EGILEAK:
Beñat Larrinaga
Andoni Zumeta
Martin Lopez
Gorka Ocerin
lunes, 10 de diciembre de 2012
jueves, 29 de noviembre de 2012
FRONTENIS OLINPIKOA
Sarrera
Frontenis
olinpikoa, internazionalki jolasten den euskal pilotaren jokamolde ez-zuzen bat
da.Erraketa baten bidez kolpatzen da ( inoiz ez irristatu, hartu eta bota
etab.) gomazko pilota bat, gero sakonago aztertuko den frontoi baten
barruan.Norgehiagoka mota 2:2-koa da,hau da, bikoteka jolasten da eta
txapelketak bi motatakoak izan daitezke: emakumezkoenak ala
gizonezkoenak.Jokamolde honetan,markagailua mugatua da, ondoren azalduko den
markagailu sistema baten .menpe dagoelarik. Bukatzeko, esan beharra dago jokamolde
hau efektu,liftatu eta jokaldi tekniko-taktikotaz beteta dagoela eta gaur egun
Mexiko dela jaun eta jabe.
Jokoa
Joko
ez zuzena da. Bi biren kontra jolasten
da.
Bi
taldek jolasten dute, talde bakoitzean bi jokalarik, talde bat errestoan eta bestea sakean egongo
da. Talde bateko jokalari batek sakea egingo du eta ondoren beste taldeko edozein
jokalarik errestoa egin beharko du, botea eman aurretik edo ondoren. Talde
bakoitzak aldizka joko du, taldeko edonork jo dezake nahi dituen beste aldiz.
Pilotak frotisean jo ondoren ezkerreko horma
edo errebotea jo dezake botea eman aurretik edo ondoren. Behin lurrean eman
aurretik edo ondoren jo daiteke pelota. Baina bakarrikbote bat eman dezae
lurrean.
Tantoa
taldeetako batek, falta egitean gertatuko da, hau da, pilotak bi bote ematen
baditu, frontiseko, goiko marra gainetik edo txapa azpitik
jotzekotan. Lurrean, kontra-kantxako, barra aurretik sartu behar da botea.
Ezker eta errebote horman gaineko marra jo edo zeharkatzekotan. Marretan eta txapan ematean falta da.
Taldeko edonork jo
dezake, talde bat eta gero bestea joko du tantoa falta batez bukatu arte.
Pelota frontisean jo behar du txapa gainetik
(txapan ematekotan txarra da), baina,
ezker horma edo errebotea jo dezake lehenik (hauen gaineko marrak ukitu edo
zeharkatu barik) , pelota airez edo bote eman ondoren jotzeko aukera dago.
Frontisa jo eta gero, pelota botea ematen badu, kantxako lurraren barruan sartu
behar da (marra txarra izanik).
Pilota
botea kantxa barruan eman behar du bestela tantoa beste talderentzat,botea
hona eman ondoren, edozein kantxa edo
kontra-kantxako edozein lekutik errestoa egin daiteke. Baina pilota bigarren
botea ematekotan edo gradetara joatekotan ezin izango da errestoa egin, tantoa
izango da. Jokamolde honetan gradek sare bat izaten dute eta sare hau ukitzean
automatikoki hona bidali duenarentzat tantoa da.
Partiduan
zehar aurrelaria eta atzelaria haien posizioak aldatu ditzakete nahi duten
momentuan.
Tantoa
hastean eta pelota jokalari batekin aurkitzen bada, epaileak honako kasuak
erreparatuko ditu:
1-
taldekideari
jotzekotan, beti falta da talde orretzako.
2-
aurkari bati
jotzekotan, “buelta” (tantoa errepikatu) edo pilota txarra zihoala suposatzen
bada tantoa jo dion taldeari emango da.
3-
Pilota jokalari baten
jotzen badu eta ondoren ona ematen badu, berriz, pilotaren norabidea ona
izatera zihoan erreparatuko da, falta
edo buelta emanez.
4-
Jokalari bat pilota
nahita jotzekotan, naiz eta pilota ona ematera ez joan hau aplikatuko da zeren
eta pilota botea eman arte jokuan bait dago tantoa beste taldeari eman eta
amolestatua izango da.
Jokalaria
ezin izango du aurkariaren ibilbidea oztopatu pelotara ez heltzeko.
Frontenis
olinpikoan 2 epai daude bat 3. Kuadroan kokatuko da eta bestea 5-ean.
Erraketa
apurtzekotan, tantoa bukatu arte ezingo du aldatu eta eskutik eskapatzen bada
bakarrik jausi zaionak hartu dezake lurretik beste edonor ukitzekotan tantoa
da. Beste taldarentzat. Pilota jotzean erraketa helduta egon behar da.
Pelota
apurtzekotan epaileak tantoa gelditu, pelota aldatu eta berriro hasiko da tantoa.
Instalazio mota
Frontenis olinpikoko frontoiek 30 metroko luzeera dute
eta 10 metroko zabalera. 8 zati berdinetan (koadroak) banatuta daude 3,5 m-ko
distantziarekin batetik bestera eta 2 m soberan ( azkeneko koadrotik
errebotera).Beraz, jokamolde hau aurrera eramaten den frontoietan frontisa,alboko pareta,erreboteko pareta eta
kontra-kantxako eremua bereiz ditzakegu:
frontisa
Kantxaren aurreko
aldean kokatutako pareta da eta 10x10m-ko dimentsioak ditu.Lurretik 60cm-ko
altuera arte gune bat dago,15 cm-ko txapa metaliko batekin; 10.metrotik gora
beste gune bat dago, 2metrokoa, 10cm
txapa metaliko batekin.Bi gune horietatik kanpo dagoen eremua da pilotak jo
behar duen tokia ona izan dadin.
Alboko pareta
Pareta honek
10m-ko altuera du eta 30m-ko luzeera, eta zenbakituta egon behar du
derrigorrez.Goiko partean 10cm-ko txapa metaliko bat edukiko du.Esan beharra
dago pareta hau oso erabilgarria dela jokalarientzat,bere,bere kidea eta bere
aurkarien kokapena zein den jakiteko.
errebotea
Atzeko partean
kokatutako pareta da eta bertan ez dago inongo seinalizaziorik.Bere goiko eta
ezkerreko partean, 10cm-ko zabalera duen txapa metaliko bat edukiko du.
Kontra-kantxa
Kantxa ondoren,eskuineko
aldean kokatutako lur-eremua da.4,5m-ko zabalera edukiko du eta kontra-kantxa
gradarekin limitatzeko sare solido baina
flexible bat egongo da,jokalariek kolpe bruskoak hartu ez daitezen.
Materiala eta pilotarekiko erlazioa
Frontenis
olinpikoan erabiltzen den materiala erraketa da.
Frontenis olinpikoan
,erraketan ipintzen duten kordak tenisekoaren antzekoa da baina, azalera
handiago dauka eta pixka bat luzeagoa da. Gainera sare bikoitza dauka, honek
erresistentzia gehiago ematen dio erraketari eta sokak apurtzeko probabilitatea
txikiagoa da. Hala ere, badu desabantaila bat, izan ere sare bikoitza
edukitzeak pilotari efektu desberdinak emateko zailtasun handiagoa dakar. Erraketa eta kordajea
Pilota
Gaur egun,pilota
aireduna,oihalezkoa, eta kolore txuri, beltzekoa, horia edo berdea izan daiteke
(paretaren koloreekin desberdintzeko) eta ezaugarri hauek ditu: diametroa 47mm,
pisua 47-49g eta botea 1,58m (2metroko erorketa).
Pilota 201 izena
daukate, oso gogorrak dira ez apurtzeko, oso biziak batira eta kantxaren kontra
indar handiz jotzen baitute.
Pilota hauek
kadukatu egiten dute, eta botea txarto egiten du hau gertatzekotan, hau ez
gertatzeko pilotak hozkailuan gorde egiten dira. Jolasten hasi baino lehen berotu egin behar dira botea ondo egin arte.
Lehiaketa
hasieran erabakitzen den pilotarekin jolasten da partida osoa, bakarrik
aldatzen da apurtuz gero.
Sakea
Sakea, tanto
bakoitzeko lehen pilotakada bezala definitzen da.Legezkoa izan dadin, 5.koadroko
marraren atzetik egin behar da botea ( frontisetik 17,5 metrotara).Gainera,
3.koadroa pasa behar du derrigorrez ( frontisetik 10,5 metrotara) eta ezingo du
5.koadroko marra gainditu,bestela pasa izango da.Hona hemen eskematxo bat:
Jokamoldea
|
Sakea
|
Motz
|
Pasa
|
|||
kuadroa
|
metroak
|
kuadroa
|
metroak
|
kuadroa
|
metroak
|
|
Frontenis olimpikoa
|
5
|
17,5m
|
3
|
10,5m
|
5
|
17,5m
|
Sakea,lehen esan
dugun bezala, aurreko jokalariak egiten du.Frontenis olinpikoan, ohitura da
sakea mugimenduan egin beharrean,geldirik egitea.Sakatzailea kontra-kantxako
marraren ondoan ipintzen da 5.kuadroko marraren atzetik eta botea kontra-kantxa
aldera egin ondoren erraketarekin pilota kolpatzen du.Normalean, gehien
erabiltzen den sakea irekia (batxinilla) da, hau da, frontisa lehenbizi eta
ondoren ezkerreko horma ikutzen duen sakea.Honela, pilotak kontra-kantxarako
bidea hartzen du. Sakea gehienetan ez da oso altua izaten eta aurrelariak
egiten dute, errestoan dagoena sakatzailearen parean egoten da kantxaren erdian
kokatuta.,
Horrek atzelaria
frontoietik asko urrundu ez dezan, aurkako bikoteko aurrelaria sakatzailearen
ondoan kokatzen da eta pilotak kontra-kantxarako bidea hartuko duela
ikustean,bera sartzen da airez.Hala ere,
bere kidea (atzelaria) frontoiaren atzeko eta eskuineko partean egongo
da kokaturik,aurrelariak ezin izan badu errestoa airez egin berak
egiteko.Sakatzailearen atzelaria,beraz, frontoiaren atzeko eta ezkerreko
hormaren ondoan ipiniko da.
Markagailu sistema
15 tantoko 2 joko jokatzen dira, berdinketa egon ezkero hirugarren joko bat jokatuko da hamar tantotara.
Jokaldi motak
Jokalariak modu honetan kokatzen dira zelaian
aurrelariak eta atzelariak, aurrelariak 5.
marra aurretik egoten dira eta gehienetan rebanada kolpea erabiltzen dute tantoa egiteko, ezker hormara bidaltzen dute
pilota sarera joateko eta tanto egiteko, hauek ez dute pilota asko jotzen zeren
gehienetan pilota atzerantz doa abiadura biziagatik hauek kontra-kantxan ere itxaroten
dute pilota. Normalean aurrelariek
egiten dute sakea eta errestoa
Atzelariek kolpe gehiago ematen dituzte, Pilotakada
elkartrukea dagoenean, atzelariak izaten dira nagusi, pilotari indartsu emanez
errebotean jo dezan eta bestearen akatsa bilatuz.
Jokamolde honetan pilota askotan errebotean jotzen
du botea eman eta gero, atzelariek pilota errebotean jo ondoren ematen diote,
pilota hemen jotzean asko atera egiten da, honetarako errebotetik urrundu
egiten dira, gutxi gora behera 6,8 marren artean kokatuz.
Gehien erabiltzen duten estrategia pilota sarera
bidaltzea da, honetarako lehenengo frontisean eta hondoren ezker orman jotzen
dute, “rebanada”
Bestalde ezker hormara askotan bidaltzen dituzte
pilotak emeen zailagoa baita pilotari ematea.
Jokamolde honetan garrantzi handia ematen diote
efektuei, efektuek pilota kontra-kantxa lurra edo pareta ukitzean pilotaren
norabide aldaketa lortzen dute aurkariari zailago egiteko pilota jotzea. Hauek
lortzeko erraketari inklinazio ezberdinak ematen diote, zenbat eta inklinazio
gehiago eman orduan eta efektu gehiago.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)