jueves, 29 de noviembre de 2012

FRONTENIS OLINPIKOA




Sarrera

Frontenis olinpikoa, internazionalki jolasten den euskal pilotaren jokamolde ez-zuzen bat da.Erraketa baten bidez kolpatzen da ( inoiz ez irristatu, hartu eta bota etab.) gomazko pilota bat, gero sakonago aztertuko den frontoi baten barruan.Norgehiagoka mota 2:2-koa da,hau da, bikoteka jolasten da eta txapelketak bi motatakoak izan daitezke: emakumezkoenak ala gizonezkoenak.Jokamolde honetan,markagailua mugatua da, ondoren azalduko den markagailu sistema baten .menpe dagoelarik. Bukatzeko, esan beharra dago jokamolde hau efektu,liftatu eta jokaldi tekniko-taktikotaz beteta dagoela eta gaur egun Mexiko dela jaun eta jabe.

Jokoa

Joko ez zuzena da. Bi  biren kontra jolasten da.
Bi taldek jolasten dute, talde bakoitzean bi jokalarik,  talde bat errestoan eta bestea sakean egongo da. Talde bateko jokalari batek sakea egingo du eta ondoren beste taldeko edozein jokalarik errestoa egin beharko du, botea eman aurretik edo ondoren. Talde bakoitzak aldizka joko du, taldeko edonork jo dezake nahi dituen beste aldiz.
 Pilotak frotisean jo ondoren ezkerreko horma edo errebotea jo dezake botea eman aurretik edo ondoren. Behin lurrean eman aurretik edo ondoren jo daiteke pelota. Baina bakarrikbote bat eman dezae lurrean.
Tantoa taldeetako batek, falta egitean gertatuko da, hau da, pilotak bi bote ematen baditu, frontiseko, goiko marra gainetik edo txapa azpitik jotzekotan. Lurrean, kontra-kantxako, barra aurretik sartu behar da botea. Ezker eta errebote horman gaineko marra jo edo zeharkatzekotan. Marretan  eta txapan ematean falta da.
Taldeko edonork jo dezake, talde bat eta gero bestea joko du tantoa falta batez bukatu arte.
 Pelota frontisean jo behar du txapa gainetik (txapan ematekotan txarra da),  baina, ezker horma edo errebotea jo dezake lehenik (hauen gaineko marrak ukitu edo zeharkatu barik) , pelota airez edo bote eman ondoren jotzeko aukera dago. Frontisa jo eta gero, pelota botea ematen badu, kantxako lurraren barruan sartu behar da (marra txarra izanik).
Pilota botea kantxa barruan eman behar du bestela tantoa beste talderentzat,botea hona  eman ondoren, edozein kantxa edo kontra-kantxako edozein lekutik errestoa egin daiteke. Baina pilota bigarren botea ematekotan edo gradetara joatekotan ezin izango da errestoa egin, tantoa izango da. Jokamolde honetan gradek sare bat izaten dute eta sare hau ukitzean automatikoki hona bidali duenarentzat tantoa da.
Partiduan zehar aurrelaria eta atzelaria haien posizioak aldatu ditzakete nahi duten momentuan.
Tantoa hastean eta pelota jokalari batekin aurkitzen bada, epaileak honako kasuak erreparatuko ditu:
1-     taldekideari jotzekotan, beti falta da talde orretzako.
2-     aurkari bati jotzekotan, “buelta” (tantoa errepikatu) edo pilota txarra zihoala suposatzen bada tantoa jo dion taldeari emango da.
3-     Pilota jokalari baten jotzen badu eta ondoren ona ematen badu, berriz, pilotaren norabidea ona izatera zihoan erreparatuko da, falta  edo buelta emanez.
4-     Jokalari bat pilota nahita jotzekotan, naiz eta pilota ona ematera ez joan hau aplikatuko da zeren eta pilota botea eman arte jokuan bait dago tantoa beste taldeari eman eta amolestatua izango da.

Jokalaria ezin izango du aurkariaren ibilbidea oztopatu pelotara ez heltzeko.
Frontenis olinpikoan 2 epai daude bat 3. Kuadroan kokatuko da eta bestea 5-ean.

Erraketa apurtzekotan, tantoa bukatu arte ezingo du aldatu eta eskutik eskapatzen bada bakarrik jausi zaionak hartu dezake lurretik beste edonor ukitzekotan tantoa da. Beste taldarentzat. Pilota jotzean erraketa helduta egon behar da.

Pelota apurtzekotan epaileak tantoa gelditu, pelota aldatu  eta berriro hasiko da tantoa.
Instalazio mota

Frontenis olinpikoko frontoiek 30 metroko luzeera dute eta 10 metroko zabalera. 8 zati berdinetan (koadroak) banatuta daude 3,5 m-ko distantziarekin batetik bestera eta 2 m soberan ( azkeneko koadrotik errebotera).Beraz, jokamolde hau aurrera eramaten den frontoietan frontisa,alboko pareta,erreboteko pareta eta kontra-kantxako eremua bereiz ditzakegu:

frontisa

Kantxaren aurreko aldean kokatutako pareta da eta 10x10m-ko dimentsioak ditu.Lurretik 60cm-ko altuera arte gune bat dago,15 cm-ko txapa metaliko batekin; 10.metrotik gora beste gune bat dago, 2metrokoa,  10cm txapa metaliko batekin.Bi gune horietatik kanpo dagoen eremua da pilotak jo behar duen tokia ona izan dadin.


Alboko pareta

Pareta honek 10m-ko altuera du eta 30m-ko luzeera, eta zenbakituta egon behar du derrigorrez.Goiko partean 10cm-ko txapa metaliko bat edukiko du.Esan beharra dago pareta hau oso erabilgarria dela jokalarientzat,bere,bere kidea eta bere aurkarien kokapena zein den jakiteko.
errebotea
Atzeko partean kokatutako pareta da eta bertan ez dago inongo seinalizaziorik.Bere goiko eta ezkerreko partean, 10cm-ko zabalera duen txapa metaliko bat edukiko du.

Kontra-kantxa

Kantxa ondoren,eskuineko aldean kokatutako lur-eremua da.4,5m-ko zabalera edukiko du eta kontra-kantxa gradarekin limitatzeko sare  solido baina flexible bat egongo da,jokalariek kolpe bruskoak hartu ez daitezen.



Materiala eta pilotarekiko erlazioa

Frontenis olinpikoan erabiltzen den materiala erraketa da.
Frontenis olinpikoan ,erraketan ipintzen duten kordak tenisekoaren antzekoa da baina, azalera handiago dauka eta pixka bat luzeagoa da. Gainera sare bikoitza dauka, honek erresistentzia gehiago ematen dio erraketari eta sokak apurtzeko probabilitatea txikiagoa da. Hala ere, badu desabantaila bat, izan ere sare bikoitza edukitzeak pilotari efektu desberdinak emateko zailtasun handiagoa dakar. Erraketa eta kordajea



Pilota

Gaur egun,pilota aireduna,oihalezkoa, eta kolore txuri, beltzekoa, horia edo berdea izan daiteke (paretaren koloreekin desberdintzeko) eta ezaugarri hauek ditu: diametroa 47mm, pisua 47-49g eta botea 1,58m (2metroko erorketa).
Pilota 201 izena daukate, oso gogorrak dira ez apurtzeko, oso biziak batira eta kantxaren kontra indar handiz jotzen baitute.
Pilota hauek kadukatu egiten dute, eta botea txarto egiten du hau gertatzekotan, hau ez gertatzeko pilotak hozkailuan gorde egiten dira. Jolasten hasi baino lehen  berotu egin behar dira botea ondo egin arte.
Lehiaketa hasieran erabakitzen den pilotarekin jolasten da partida osoa, bakarrik aldatzen da apurtuz gero.



Sakea

Sakea, tanto bakoitzeko lehen pilotakada bezala definitzen da.Legezkoa izan dadin, 5.koadroko marraren atzetik egin behar da botea ( frontisetik 17,5 metrotara).Gainera, 3.koadroa pasa behar du derrigorrez ( frontisetik 10,5 metrotara) eta ezingo du 5.koadroko marra gainditu,bestela pasa izango da.Hona hemen eskematxo bat:

Jokamoldea
Sakea 
Motz
Pasa
kuadroa
metroak
kuadroa 
metroak
kuadroa 
metroak

Frontenis olimpikoa
5
17,5m
3
10,5m
5
17,5m


Sakea,lehen esan dugun bezala, aurreko jokalariak egiten du.Frontenis olinpikoan, ohitura da sakea mugimenduan egin beharrean,geldirik egitea.Sakatzailea kontra-kantxako marraren ondoan ipintzen da 5.kuadroko marraren atzetik eta botea kontra-kantxa aldera egin ondoren erraketarekin pilota kolpatzen du.Normalean, gehien erabiltzen den sakea irekia (batxinilla) da, hau da, frontisa lehenbizi eta ondoren ezkerreko horma ikutzen duen sakea.Honela, pilotak kontra-kantxarako bidea hartzen du. Sakea gehienetan ez da oso altua izaten eta aurrelariak egiten dute, errestoan dagoena sakatzailearen parean egoten da kantxaren erdian kokatuta., 

Horrek atzelaria frontoietik asko urrundu ez dezan, aurkako bikoteko aurrelaria sakatzailearen ondoan kokatzen da eta pilotak kontra-kantxarako bidea hartuko duela ikustean,bera sartzen da airez.Hala ere,  bere kidea (atzelaria) frontoiaren atzeko eta eskuineko partean egongo da kokaturik,aurrelariak ezin izan badu errestoa airez egin berak egiteko.Sakatzailearen atzelaria,beraz, frontoiaren atzeko eta ezkerreko hormaren ondoan ipiniko da.


Markagailu sistema

 15 tantoko 2 joko jokatzen dira, berdinketa egon ezkero hirugarren joko bat jokatuko da hamar tantotara.

Jokaldi motak 

Jokalariak modu honetan kokatzen dira zelaian aurrelariak eta atzelariak, aurrelariak 5.
marra aurretik egoten dira eta gehienetan rebanada kolpea erabiltzen dute tantoa egiteko, ezker hormara bidaltzen dute pilota sarera joateko eta tanto egiteko, hauek ez dute pilota asko jotzen zeren gehienetan pilota atzerantz doa abiadura biziagatik hauek kontra-kantxan ere itxaroten dute pilota.  Normalean aurrelariek egiten dute sakea eta errestoa

Atzelariek kolpe gehiago ematen dituzte, Pilotakada elkartrukea dagoenean, atzelariak izaten dira nagusi, pilotari indartsu emanez errebotean jo dezan eta bestearen akatsa bilatuz. 
Jokamolde honetan pilota askotan errebotean jotzen du botea eman eta gero, atzelariek pilota errebotean jo ondoren ematen diote, pilota hemen jotzean asko atera egiten da, honetarako errebotetik urrundu egiten dira, gutxi gora behera 6,8 marren artean kokatuz.


Gehien erabiltzen duten estrategia pilota sarera bidaltzea da, honetarako lehenengo frontisean eta hondoren ezker orman jotzen dute, “rebanada”
Bestalde ezker hormara askotan bidaltzen dituzte pilotak emeen zailagoa baita pilotari ematea.
Jokamolde honetan garrantzi handia ematen diote efektuei, efektuek pilota kontra-kantxa lurra edo pareta ukitzean pilotaren norabide aldaketa lortzen dute aurkariari zailago egiteko pilota jotzea. Hauek lortzeko erraketari inklinazio ezberdinak ematen diote, zenbat eta inklinazio gehiago eman orduan eta efektu gehiago.


25 comentarios:

  1. Oro har lana Frontenis olinpikoaren esentzia zein den transmititzen du. Erantzun beharreko galdera guztiak erantzuten dituela uste dut, gehienak argitasun osoz, baina badira batzuk korapilatsuak bihurtu dituztenak, hala nola, “tantoa hastean eta pilota jokalari batekin aurkitzen bada, epaileak honako kasuak erreparatuko ditu”atalean bezala. Gainera nik esango nuke lana berrirakurketa bat behar duela, lanean zehar aurkitzen diren egiturazko eta ortografiazkoak akatsak zuzentzeko. Hau alde batera utziz, ikus- entzunezko baliabideei erreparatzen badiegu esan beharra dago, internetetik lortutako argazkiak eta bideoak erabili dituztela; gabezi horrek nolabait ez du agerian uzten taldekide bakoitzaren kolaborazioa zein izan den eta horrez gain, erreferentziak jartzea ahaztu zaie. Hala ere, berriro aipatu beharra dago jokoaren izaera, joko ekintza eta jokamoldearen egitura zein den ondo azaltzen dutela, baita, erabilitako bideoak eta argazkiak oso baliagarriak izan direla ulerkuntza prozesurako. Nota: 7,5

    ResponderEliminar
  2. Frontenis olinpikoa azaltzen duen blog honek eskatutako irizpide guztien inguruko informazioa biltzen du. Suposatzen da iturri ezberdinetako informazioa erabili dutela (nahiz eta bibliografia ez ageri, izan ere informazio zehatz ugari baitago. Testua pixka bat nahasturik egon arren ulertzen da eta informazio ugari dago jokamoldearen inguruan. Baina berriz birpasatzea komenigarria litzateke izan ere idaztean zenbait ortografi akats eta “nor” eta “nork” kasuak nahasturik daude. IKT tresnak erabili dituzte baina modu adieraziago batean bideoa blogean ikusgarri jartzea hobeto egongo litzateke, ia ia bideoa hor dagoela konturatu ere ez zarelako egiten. Taldekideen kolaborazioa ere ez da oso argi ageri blogarekin lotu daitekeen pertsona bat bakarrik delako, talde osoa ez da inon ageri. Orokorrean frontenisa ulertzeko balio du blogak.
    Nota:7

    ResponderEliminar
  3. Oso lan interesgarria iruditu zait eta oso ondo azaltzen duzue frontesin olinpikoa jokamolde bezala. Lana oso ondo dagu banatuta azpi izenburuen bidez horrela ulergarriagoa izan dadin. Otrografia akats batzuk azaltzen dira, beraz gainbegiratu bat ez litzaioke batere gaizki etorriko. IKT tresnak erabili dituzue bai bideoen bidez, baita argazkien bidez horrela irakurleari ulergarriagoa izateko. Ez da argi geratzen kolaborazio lan bat izan den ala ez, ez duzue erreferentziarik ipini. Ipini duzuen guztia ondo dago jokamoldea zatika azaldu duzue eta azalpen handiagoa behar duten zatietan oso ondo erreparatzen duzue Partidaren bideoa ikusgarria da ez nuen uste pilota horren bizia zenik, benetan zaila izan beharra dauka jolastea.
    Nota: 8,25
    Iñigo Echarri Aramburu

    ResponderEliminar
  4. Frontenis olinpikoko lan hau oso interesgarria iruditu zait. Naiz eta bibliografian ez ageri, dagoen informazio ugariagatik, iturri desberdinetatik informazioa jaso dela nabaritzen da. Aurkezpena argia da, eta errez topa dezakegu nahi dugun informazioa, azpimultzoetan ondo sailkatuta dagoelako, baina esaldiren baten ondoegi azaldu nahi izan da, eta pixka bat korapilotu dira. Eta badira akats ortografiko batzuk, birpasatze batekin konpondu ahal daitezkeenak. IKT tresnak erabili dira oso ondo, esteken bitartez bideoak sartun dagokien lekuan, eta irakurtzailearentzat ulertzea errazteko. Blogaren irudia pixka bat gehiago landu zitekeen, hutsik geratzen delako. Kolaborazio lana dela suposatu dezakegu, lan handia baitago, baina erreferentzia taldekide bakarrarena dago. Azkenik esan beharra dago jokamoldearen egitura oso ongi azaldua izan dela, eta joko ekintzak era aipatuak izan direla behin eta berriro, jokaldi motak aipatuz. Agian falta izan da azaltzea kolaborazio lana den, baina bestela primeran dago.

    Nota: 8

    Kevin Huber

    ResponderEliminar
  5. Lehenik eta behin, blog hau ebaluatzea aukeratu dut frontenisean jokatzea gogoko dudalako eta jokamolde honi buruz gehiago ikastea gustatuko litzaidakeelako.
    Ebaluaketarekin hasteko, ez dut bibliografiarik ikusi beraz, informazio nondik bildu den ez dakit. Testuaren aldetik, esan dezaket nahiko ulerkorra dela baina batzuetan informazioa errepikatu egiten dela. Bestalde, erabili duten bideoa oso interesgarria iruditu zait, jokamoldea oso ondo erakusten duelako, eta nahiko harrigarria iruditu zait jokatzeko era. Taldeko lanari buruz aipatzeko daukat ez dela ikusten talde batek parte hartu duela, ez daude taldekideen izen edo argazkirik.
    Jokamoldearen estruktura azaltzeko joko ez zuzena dela aipatzen dute, baita duelu mota nolakoa den ere. Materiala eta instalakuntzei buruzko informazioa ona eta argia da, sake- errestoa ere oso ongi esplikatuta dago eta tantoa nola egiten den argi uzten da. Azkenik, markagailu sistema ere ongi aipatzen da.
    Joko ekintzaren deskribapenean, orokorrean informazioa pixka bat liosoa dagoela iruditu zait, hala ere, ematen den informazioa zuzena eta interesgarria da.
    Nire kalifikazioa: 7


    Lorea Larreategui

    ResponderEliminar
  6. Gustuko dut frontenisa eta beraz blog hau ebaluatzea erabaki dut:
    -Informazioa jasotzeko iturriei erreparatuz, blogean ez da agertzen bibliografiarik, beraz, ez dakit nondik hartu duten, naiz eta argi egon informazioa landu dutela.
    -Aurkezpenari dagokionez, testua argia eta ulergarria iruditu zait, baina agian zatiren bat beste era batean ordenatuko nuke, adibidez, hasieratik agertzen zaigun jokoaren deskribapena eta tantoen informazioa beranduago azalduko nuke, behin materiala, instalazioa… deskribatuta.
    -IKT tresna batzuk erabili dituzte. Argazkiak ikusten dira zenbaitetan baita bideoak ere. Dena den, haiek grabatutako bideo gehiagoren falta izan dut, ulergarrienak baitira.
    -Aurreko gidoiarekin lotuta kolaborazioari dagokionez, blog landua dela ikusten da baina ez da ikusten partaide guztien parte hartzea.
    -Egituran, nahiko betea eta egokia iruditu zait. Primeran deskribatu dute atal guztiak: Joko eta duelu mota, instalazioa eta materiala, argazkiak erabiliz eta informazioa egokia emanez. Hasieran esan dudan bezala tantoen kontua beranduago kokatuko nuke era ordenatuago batean, eta horretaz aparte aipatuko nukeen gauza bakarra zera da: Sakearen kontuan, jokalarien kokapenen deskribapenak, azalpen guztiak… oso ondo egin dituztela iruditu zait, baina agian, nondik-nora egiten den azaldu ondoren (eskematxoaren ondoren), gainontzekoa joko-ekintza deskribatzean azalduko nuke, ikuspuntu pertsonala da, dena den azalpen oso egokia iruditu zait.
    -Joko ekintzari dagokionez, oso deskribapen ona iruditu zait. Nire ustez informazio nahikoa eta egokia eskaini dute. Esandakoa, pixka bat nahasia dagoela ikusi dut, sakearen deskribapenaren hainbat kontu honekin batera ipiniko nukeelako, lotuta, baina balorazio positiboa emango nioke.Kolpe eta egoera ohikoenak ondo deskribatuta ikusi ditut.
    Guztia kontuan hartuz, orokorrean oso ona iruditu zait eta gustukoa izan dut. Informazioa egokia da eta atal garrantzitsu guztiak jorratu dituztela ikusten da. Beraz, 8ko nota emango nioke.
    María Ortiz de Pinedo Ochoa

    ResponderEliminar
  7. Frontenis olinpikoari buruzko blog honetan, jokamolde honen ezaugarriak atalen eta azpiatal egituraren bidez azaltzen dira. Nahiko ulergarria da, baina lanak berrirakurketa bat behar luke ortografia akatsak ugariak bait dira.
    Jokamoldearen ezaugarriak ondo eta azaltzen dituzte.
    Bideo eta argazkiak erabili dituzte, baina dena internet bidez lortu dute, hau da, ez dute beraien kabuz grabatu eta informazio iturrien aipamenik ere ez dago, bera ez da oso argi geratzen kolaborazio lana izan den. Honetaz gain, nik eskemaren bat ere (sake errestoko kokapena...) faltan botatzen dut.
    Hau dena kontuan hartuta, nire nota 7,5ekoa da.
    Andoni Michelena

    ResponderEliminar
  8. Orokorrean lana ondo dagoela uste dut, frontenis olinpikoa nolakoa den argi usten du eta hori ez da lan erreza jakinda preolinpikoa oso hedaturik dagoela.
    Testuak galdera guztiak erantzuten dituen arren egitura ez da oso argia. Tantoak nola galtzen diren azaltzen duzue instalazioa nolakoa den jakin aurretik, eta kontuan hartu behar da jokamoldea euskal pilotari buruz ezer ez dakien bati azaltzen ari garela.
    Bideoak eta argazkiak erabili dituzue baina kasuren batean faltan botatzen da jokoan zehar edo sakean jokalarien kokapena zehazten duen grafikoren bat. Gainera ez da taldekide guztiek lanean parte hartu dutela ziurtatzen, blogean zehar izen bakarra agertzen baita eta ez zaretelako ez bideo ez argazkietan agertzen.
    Informazio asko bildu duzuela argi geratzen da blogean baina ez duzue ez libururik ez web orrialderik aipatzen.
    Guzti hau kontuan hartuta nire kalifikazioa hurrengoa da.
    NOTA:7
    Iker Leal

    ResponderEliminar
  9. Frontenis olinpikoaren bolg hau oso interesgarria iruditu zait, batez ere jokamolde honen infomazioa osotasunean aurkitzea nahiko zaila delako. Orokorrean informazioa ondo banatuta dago, baina akatsa (nire ustez) bibliografiaren esteka edo informazioa ez agertzea da. Halaber, profesional batekin elkarrizketaren bat eskegitzea oso baliogarria izango litzateke blog honentzat, hala ere, nire ustez, erantzun beharreko galderak erantzunda daude nahiko argi.

    Beste aldetik, informazioaren ordena nahiko txukun banatuta dagoela esango nuke, atazal batzuetan kotzeptuak nahastuta agertzen dira, baina berrirakurriz konpondu daitezkeen akats txikiak oro har.

    Nahiz eta oso adierazgarria ez izan, IKT tresnak erabili dituzte, baina horien erabilera handiagotuko nuke bideo ezberdinen eta informazio gehigarrien estekak gehiago erabiliko nituzke informazioa (nahiz eta blogean ez agertu) sobera edukitzeko eta , hortaz, zalantzak argitzeko.

    Kolaborazio lanari dagokienez ez dago hain argi zein mailatan parte hartu duten, horregatik bideoren batean taldekideen presentzia jakinaraztea primeran egongo litzateke.

    Hala eta guztiz ere, jokamoldearen egitura oso argi eta zehazki azalduta agertzen da, argazki, material eta informazio egokia erabiliz. Horrela, irakurleen lana asko erraztu eta ulergarriagoa bihurtzen du.

    Joko ekintzari buruzko informazioa oso ondo antolatuta dago, haatik, jokaldi eta kolpe desberdinen bideoak eskasak dira eta , esaterako, “rebanada” kolpea ez da hain ondo ikusten.

    Hau guztia kontuan hartuz, eta gaur egun jokamolde honi buruz dagoen infomazio eskasari erreparatuz, oso lan polita egin dute, dauden akatsaz gain izan dituzten zailtasunak kontuan hartu behar direlako.

    KALIFIKAZIOA: 8,15

    ResponderEliminar
  10. Jokamolde honi buruz egindako bloga nahiko ona iruditu zait eta nik 8 ko nota emango nioke.
    Testuan egin duzuen sarrera egokia iruditu zait jokamolde hau ezagutzen hasteko. Hala ere, egitura aldetik ez zait iruditzen oso ordenatua dagoenik; izan ere, jokamolde bat ezagutzeko garrantzitsua da pilotalekua nolakoa den ezagutzea, eta jokoaren egitura eta ekintza ongi azaltzen dituzuen arren, pilotalekua deskribatu aurretik egin duzue eta nire ustez, horrek zailtasunen bat eman dezake jokoa ulertzerako orduan. Azkenik, IKT tresnen erabilerari dagokionez, partiduaren bideoak jokoaren izaera bizi hori transmititzen duela iruditzen zait.

    ResponderEliminar
  11. Datuak jasotzeko erabilitako iturriak aztertzen hasita, informazio kantitate ona eta egokia erabili den arren,faltan botatzen da bibliografía bat,hau da,informazio iturria zein izan den zehaztea falta da.Bestalde ez da ageri elkarrizketa edota instalazioetarako bisitarik,baina aipagarriak dira erabilitako argazki eta bideoak,jokoa ulertzeko oso lagungarriak egin zaizkidalako,batez ere partiduaren bideoa.Izan ere,jende gehienak frontenis “mota” hau ez du ezagutzen,eta bideoak ongi erakusten du benetan nolakoa den jokamolde hau. Beraz, IKT tresnen erabilera oso aproposa egin dutela iruditzen zait.

    Aurkezpenaren argitasunari dagokionez, orokorrean lana ongi ordenatua eta zatikatua dago,atal desberdinak bereiztuz,baina esan beharra dago ortografian eta zenbait hitzetan hizkuntza,hau da,euskera mailako akatsak daudela,eta komenigarria litzateke testua errepasatzea akats hauek zuzentzeko.

    Horrez gain,ez da argi geratzen kolaborazio lana izan den ala ez,ez baitago hau erakusten duen argazki,bideo edo bestelako elementurik.

    Jokamoldearen egiturarekin hasita,,puntu gehienak oso modu egokian daude azalduta,batez ere instalazioaren ezaugarriak eta materialak.Hala ere,tantoak irabazi eta galtzeko moduak nahiko era korapilatsuan azalduta daude,eta uste dut zati hori berrikustea beharrezkoa dela.

    Azkenik,joko ekintzaren zatia lanaren alderdi onena dela uste dut, ongi zehaztuta daudelako bai nork sakatzen duen,bai sakatzaile eta errestatzaileen kokapenak eta asko gustatu zait jokaldi eta kolpe mota desberdinak azaltzeko erabili duten modua,jokalarien ohiko estrategiak aipatuz.
    KALIFIKAZIOA: 7

    Jon Leonet

    ResponderEliminar
  12. Alde batetik, frontenis olinpikoaren lan hau oso interesgarria eta entretenigarria dela iruditu zait, izan ere, eskatutako irizpide guztien informazioa biltzen ditu.
    Hala ere, aipatu behar dut batzuetan zenbait esaldi ondo ulertzeko behin baino gehiagotan irakurri behar izan ditudala, oso ondo azalduta ez zeudelako eta batzuetan hitz batzuk askotan errepikatzen zirela iruditu zaidalako eta hori hobetu daitekela uste dut.

    Bestetik, IKT tresnen erabilera jokoa hobeto ulertzeko eta nituen zalantza batzuk argitzeko erabilera handikoak izan zaizkit, baina sake-errestoaren posizioak hobeto ulertzeko argazkiren bat gehitzea komenigarria izango litzatekela uste dut, izan ere, argi-argi geratu ez zaidan gauza bakarra da.

    Azkenik, esan beharra daukat jokamoldearen egitura primeran azalduta dagoela. Nire ustez, oso ongi azaldu dituzte zati guztiak; hala nola, instalazioak eta materialak(arraketa eta pilota) argazki batzuen laguntzaz; joko eta duelu mota; markagailu sistema…

    Esandako guztia kontuan izanda, lan honen puntuazioa 8koa dela uste dut, zuzendu akatsak eta ZORIONAK!

    ResponderEliminar
  13. Bloga frontenis olinpikoa ulertzeko baliogarria izan zait, eta hori zen helburu nagusia. Hala eta guztiz ere, asko hobetu daitekeela aitortu behar dut.

    Hasteko, irudi eta bideoak zeuden arren, gehiago erabilita erakargarriagoa eta ulerterrazagoa izango litzateke, eta dauden irudi eta bideoen kalitatea ere (eskaintzen duten informazioaren aldetik) hobetu daitekeela egia da. Gainera, idatzita dagoen moduak ez du asko laguntzen (akatsez josita dago…) eta egitura txukundu daiteke. Eta amaitzeko, taldekide guztien parte hartzea ez dut sumatu, ez baitago agerian.

    Kritika horrez gain, joko ekintza eta joko egitura ondo ulertu ditudala ere esango dut eta horregatik, ariketa honen helburua hori delako, kalifikazioa 7,5-ean finkatu dut.

    Asier Osma

    ResponderEliminar
  14. Iep!

    Bloga azaletik ikusita nahiko itxura txukuna du. Informazioa era egokian egituratuta dago eta sartutako bideo eta irudiek jokamoldearen ulergarritasun maila handitzen dute.

    Sakonki aztertuta esan dezakegu informazioa oso landua dela eta beraz, hainbat iturrietatik hartuta dagoela argi dago. Gainera era sinplean plazaratu digute, informazioa lehen aipatutako bideo eta irudiekin uztartuz.

    IKT tresnei erreparatuz, irudiak eta bideoak nabariak dira blog osoan zehar, eta horiek jokamoldea ulergarriagoa egiten dute. Hala ere, esan beharra dago taldekide guztien partehartzea ez dela ikusten bideoetan

    Jokamoldearen egitura eta joko-ekintzari dagokionez, puntu guztiak ikutu dituzte eta jokamoldea primeran azaldu dute, edozeinek ulertzeko moduan.

    Laburbilduz, beraz, ean daiteke taldekideek lan txukuna egin dutela eta jokamoldea era errazean azaldu dutela. Kalifikazioa: 8


    Gorka Valverde

    ResponderEliminar
  15. Blog hau nahiko txukun dagoela esan dezakegu; jokoa, arauak eta instalazioak ondo baitaude azalduta. Hala ere, nire ustez, hasieran azaldu behar zenituzten atalak, materiala eta instalazioa dira.
    Jokamolde honi buruz informazio asko dago, eta lan handia da hain hitz gutxitan jokamolde konplexu hau azaltzea. Egin duzuen akats bakarra, informazio iturria ez aipatzea izan da.
    Bestaldetik, irudiak (batez ere kantxarena) oso lagungarriak izan zaizkit zalantzaren bat argitu behar nuenerako.
    Oso ideia hona iruditu zait jokaldi ezberdinak ikusteko aukera ematen zituzten zuzeneko estekak jartzea jokaldien izenen gainean.
    Blog hau nahiko ondo dagoela uste dut, baina gauza batzuk aldatuko nituzkeela esan beharra daukat (antolaketa, bibliografia azaldu…); gainera, ortografia akats batzuk ikus daitezke . Nota: 7

    Asier Irastorza

    ResponderEliminar
  16. Ordenari dagokionez, blog argia dela esan dezakegu, ongi antolatuta dago nire ustez.

    Bibliogafia jartzea falta dela uste dut, izan ere, irakurleentzako oso baliogarria da.

    Jokoaren estrukturari dagokionez, ongi azalduta dago dena. Joko ez-zuzena dela ipatzen da, jokalari kopurua ere, instalazioa nolakoa den azaltzeko argazki bat erabiltzen da, materiala azaltzeko ere argakiak erabiltzen dira. Tantoa nola galdu edo irabazi ere ongi azalduta dago, eta markagailua nola funtzionatzen duen ere ongi azalduta dago.

    Joko ekintzari dagokionez, jokaldi motak ogi azalduta daude, eta bideoarekin oso ongi ikuten da nola jokatzen den jokamode honetara. Baina kolpe motak azaltzea falta dela uste dut.

    NOTA:7
    XABIER PÉREZ

    ResponderEliminar
  17. Ez da iturri bibliografikorik ageri, eta akats ortografiko batzuk daude.
    Lana hau taldean edo bakarka eginda dago?
    Aurkezpena argia da, tituluetan eta azpitituluetan banatuta.
    IKT tresnak erabili dira, baina agertzen diren bideoak ez dira autoreak grabatutakoak.
    Jokoaren egitura ondo azaltzen da. Duelu mota, Instalazioen ezaugarriak, materiala eta pilotaren erlazioa (jo egiten dela esaten da) ;sakea eta errestoaren distantzia (metroetan eta koadroetan adierazita).
    Markagailu muga berezia izanik, argi adierazita dago.
    Joko ekintzari dagokionez, sake errestoaren nondik norakoak ondo azalduta daude, eta ohiko jokaldiak ageri dira. Erabiltzen diren kolpeen argazkiren bat edo, ez legoke txarto jartzea.
    Nota: 7,5

    ResponderEliminar
  18. Frontenis olinpikoaren informazioa jasotzeko gogoak nituen eta esan beharra daukat blog honen bidez hainbat duda argitu ditudala. Oro har, lana gustatu zait. Erreferentziarik ez ditu baina dagoen informazio mordoarekin suposatzen da fidagarria dela, kolaborazio lana egon dela suposatzen den bezala (ez delako denon argazkirik agertzen ezta izenik aipatzen). Puntuz-puntu ondo ordenatuta dagoela iruditzen zait, testua oso argia izanik.
    IKT tresnei dagokienez, hainbat bideo daude non joko ekintzak, sakea eta kolpe mota bat “rebanada” agertzen dena, hala ere, bideorenbat gehiago sartuko nuke esteka moduan blog bukaeran.
    Hasieran esan bezala, nituen dudak argitu zaizkit joko mota nolakoa den, instalazioa, materiala, sakea, tantoa irabazi eta galtzeko aukerak zeintzuk diren… ondo azaltzen delako era nahiko ulergarri batean.
    Nota: 7,5
    Odei Fraile Urra

    ResponderEliminar
  19. Orokorrean lan ona egin duzuela iruditu zait baina gauz batzuk ez zaizkit gustatu edo beste modu batera jarriko nituzkeen.
    Hasteko ikusten da lana egiteko mugitu zaretela, informazioa iturri ezberdinetatik lortu duzuela. Datu ugari daude eta interesgarriak iruditu zaizkit.
    Instalazioa ondo azaldu duzue eta nola jokatzen den ere garbi utzi duzue.
    Aurkezpenaren aldetik ordea parrafo luzeegiak jarri dituzuela uste dut pertsonalki, irudi batzuk sartuko nituzkeen nik. Bestela ondo ordenatua dago.
    Ikt-ren erabilpenean ere nahiko argazki edo irudi jarri dituzue baina besteren bat ez legoke gaizki. Elkarrizketaren bat ere komeni litzake.
    Bakoitzak bere aportazioak egin dituzuela ikusten da eta talde lanean aritu zaretela.
    Jokaldi motak azaltzerako orduan nik puntuka jarriko nituzkeen astuna ez izateko eta hobeto ulertu ahal izateko. Tantoa galtzeko moduak aipatzerakoan ere puntaka jartzea hobe dela uste dut.
    Detalle batzuk aldatuko nituzkeen arren lan ona egin duzue orokorrean eta 8-ko bat jartzen dizuet.

    ResponderEliminar
  20. Lehenengo eta behin esan beharra daukat frontenis olinpikoa asko gustatzen zaidala eta aukera izan dudala hain jokamolde zirraragarrian jolastea. Informazioa iturri askotik hartu dutela nabari da nahiz eta blog osoan libururik aipatu ez. Tesuta modu argi eta garbi batean antolatua dago eta nahiz eta informazio osoa orri batean egon, oso ondo eskematizatuta dago.
    IKT-ren tresnak erabili dituztela begi bistan dago baina beharbada argazki eta bideo gutxi txertatu dituzte. Nire ustez, primeran etorriko litzateke blog honetan argazki eta bideo gehiago kontzeptu batzuk hobeto ulertzeko bereziki.
    Kolaborazio lana egon dela esan daiteke baina ez dago argi, bideoetan partaideak agertzen ez direlako eta blogean ez daudelako ez izenik ez argazkiren bat non beraiek agertzen diren.
    Jokamoldearen egiturari dagokionez, nahiko ondo egituratuta dago, kontzeptu guztiak modu argi batean agertzen dira eta zehatzak izan zarete azaltzerako orduan. Baina jokaldi motetan faltan bota bideoren bat jokaldiak nolakoak diren ikusteko. hala ere nahiko ondo.
    Beraz, frontenis olinpikoa ulertzeko edo idea argi bat edukitzeko blog hau egokia da eta nire nota 8 izango da. Zorionak!!!

    JULEN SAGARBE

    ResponderEliminar
  21. Frontenis olinpikoari buruzko blog honetan informazio iturriei buruzko erreferentziarik aurkitu ez arren, informazio nahikoa dagoela uste dut, eta era berean fidagarria dela dirudi. Aurkezpenari dagokionez infromazioa nahiko ondo ordenatuta dagoela uste dut, eta frontenis olinpikoari buruz ezer ez dakien norbaitek ulertzeko argi azalduta dagoela. Hala ere esan beharra dago ortografia akatsak badaudela, nahiko ugariak dira, eta gauza batzuk gehiegi errepikatzen direla iruditu zait. IKT tresnen erabilera nabarmena da eskegitako bideoetan, hala ere kolaborazio lana eta elkarrizketa agertzen den bideo edo argazkiren bat faltan botatzen dut. Jokamoldearen egitura nahiko ondo zehaztuta dagoela uste dut, baina joko ekintza hobeto deskribatzen duen bideoren bat sartuko nuke nik bloga hobetzeko, hala ere partiduaren bideotik joko ekintza uler daiteke baita ere. Guzti hau kontuan hartuta nire nota 7,5 da.
    JULEN ARMENTIA

    ResponderEliminar
  22. Orokorrean frontenis olinpikoa ulertzeko beharrezkoak diren gakoak argi azaldu dituzuela iruditzen zait, nahiz eta zenbaitetan akats gramatikalen eraginez esaldiak ulertzea apurtxo bat kostatu. Hori dela eta, bloga publiko mantentzeko ideia baduzue, nonork errepasotxo bat ematea gomendatuko nizueke, irakurketa errazagoa izan dadin.

    Hainbat link eta esteka jarri dituzue web orrialde edota bideo ezberdinetara, zeinak IKT-tresnen erabilera baieztatzen duten. Gainera, horrekin informazio iturri ezberdinak erabili dituzuela ere ziurtatu dezakegu, nahiz eta ez den berdina gertatzen kolaborazioarekin; izan ere, bakarrik Gorkaren izena agertzen da lanean, eta bideoetan ere ez da taldekiderik azaltzen. Beraz, hori bermatzeko, bideoan denon parte hartzea edo hori erakusten duen argakirenbat jartzea gomendatzen dizuet.

    Frontenisaren nondik norakoak argi azaldu dituzue, bai jokoaren egitura nola joko ekintza ere. Azken honetan gehiago sakondu izan bazenute beharbada hobeto ulertuko genuke jokoak duen dinamika, baita bizitasuna eta aktibitate maila ere. Beraz, uste dut jokaldi gehiago azaltzea ongi etorriko litzatekeela, erasokoak, defentsakoak… diren zehaztuz. Gainera, iruditzen zait jokoaren bizitasunari ez diozuela behar duen garrantzia eman, eta interesgarria litzateke, euskal pilotako gainontzeko jokamoldeekin alderatuz ezberdina baita.

    Arestian esandako guztia kontuan hartuz, iruditzen zait jokoari dagokionez lan ona egin duzuela, nahiz eta pertsonalki aipatuako puntutxo horiek aldatuko nituzkeen. Hori dela eta nire kalifikazioa honakoa da: 7

    Leire Etxegia

    ResponderEliminar
  23. Frontenis olinpikoa aukeratu dut astebururo preolinpikoa jokatzen bait degu lagunen artean ta kuriositateak deitu dit.

    Esan behar da ez dagoela inongo arazorik jokoa ulertzerako orduan. Jokoan dauden egoera guztiak aztertzen ditu, tantoak nola egin, sakea nola atera etab.
    Benetan erabilgarria iruditu zait hurrengo partidetara begira jokaldi motak ezagutzea, normalean indarrez jolasten baita, eta orain taktika teknikoagoak ikusteak begiak ireki dizkit.

    Akatsak: lehendik aipatu diren akats ortografikoez gain, lanaren egituran ikusten dut akats nabaria, jokoa, materiala eta jokatzeko motak nahasten dituelako, nik beste ordena bat emango nioke.
    Horrez gain, bideoak kamara geldoagoan izatea eskertzekoa izango litzake, hain joko azkarra izanda zaila baita mugimendu asko antzematea.

    Nire kalifikazioa: 7

    Martin de la Fuente

    ResponderEliminar
  24. Blogari dagokionez esan beharra dago informazio iturri ezberdinak erabili direla, kantxa oso ondo deskribatuta eta azalduta dago eta materiala ere nahiko ondo azaldu da.
    Aurkezpena nahiko ona dirudi goitik ikusita baina sakonago irakurtzean nabaritzen da errepaso bat falta zaiola testuari, ortografiari dagokionez bereziki, baina egia esan honek ez du ia eragiten jokamoldea ulertzeko. IKT tresnei dagokionez elkarrizketaren bideo bat faltan bota dut eta bertan kide guztien agerpena, baten batena gutxienez.
    Blogaren zatirik hoberena jokamoldearen egitura eta joko ekintza azaltzen diren atala da, bereziki azken honetakoa.
    Nota 7,5 ekoa jarriko dut.

    ResponderEliminar